Baloreak eta filosofia
Hurbiltasuna, zehastasuna eta aurrea hartzea dira OTEIC-en egiten dugun lana baldintzatzen duten printzipioak. Gure bezeroen errealitatea arreta eta maitasun osoz aztertzen dugu, eta, erronkei eta arazoei aurrea hartzen saiatuz, egoera potentzialen aurrean jarduteko alternatibak garatzen ditugu.
Gure espiritu praktikoak eta ekintzara bideratutako ikuspegiak arrantza-ontzietan murgilarazi gaitu Terranobara egin duen bidaian, kilometro batzuetako sakoneran gatz-meategietan sartu eta hainbat industriatara eraman gaitu… Hau dena, gure bezeroen eguneroko prozesuak eta eragiketak lehen eskutik ezagutzeko eta, horrela, irtenbiderik onenak garatu eta ezarri ahal izateko.
OTEIC-en, bezeroaren etxetik garatzen dugu gure lana. Bertan egotea gustatzen zaigu eta egon behar garela sinesten dugu. Ez baititugu zurea bezalako enpresa baterako proiektuak egiten, zure enpresarako baizik. Copy & paste- etik ihes egiten dugu, eta bezero bakoitza hobekuntza espezifikoak sortzeko eta ezartzeko aukera berri bat dela sentitzen dugu. Hori lortzeko, profesionalen talde mistoak sortzen ditugu, zuzenean eta hurbiletik bezeroaren pertsonekin parte hartzen dutenak, errendimendu handiko taldeak osatuz.
Konfidentzialtasunak guretzat duen garrantzia ere ezaguna da. Aholkularitzaren sektorean funtsezkoa da bezeroaren eta aholkularien arteko konfiantza, eta, horregatik, premisa horrekin lan egiten dugu gure proiektu eta harreman profesional guztietan. Ziur gaude gure bezeroen nortasuna ez azaltzeak eta garatzen ditugun proiektuei buruzko informazio sentikorra kontu handiz gordetzeak hainbat hamarkadatan erakundeei laguntzeko aukera ematen diguten lan-harremanak ezartzea ahalbidetzen duela. Lan egiten dugun erakundeen, familien eta zuzendaritzako langileen interesa lehenesten dugu beti, gure irudi korporatiboa indartzeko edozein tentazioren aurrean, zein enpresatan lan egiten dugun eta haientzat zer proiektu garatzen ditugun iragarri gabe.
Gure konfidentzialtasun-politika zorrotzaz gain, OTEIC Taldeak politika zorrotza jarraitzen du edozein motatako interes-gatazkak saihesteko eta, beraz, ezin dugu ez enpresatan ez startup-etan inbertitu, ezta parte hartu ere, baldin eta haien jarduera ez badago hertsiki lotuta gure aholkularitza-zerbitzuen prestazio profesionalarekin. Horrela, gure bezeroei kalte egin diezaieketen lehia-egoerak edo informazio-eskuragarritasun pribilegiatua sortzea saihesten dugu.
Azken batean, hauek dira OTEIC Consulting Group osatzen dugun pertsonen ezaugarriak:
