Bilatzailea

Enplegua

Lanpostu eskaintzak
Izen ematea
HAUTAGAIAK
NEURRIRAKO PRESTAKUNTZA, METODOLOGIA PROPIOAREKIN

Ezagutzaren kudeaketa eta transferentzia

Aholkularitza emateaz eta eraldaketa-proiektuak abian jartzeaz gain, gure aholkularien lanak, kasu askotan, aholkularien lana eta arrakasta erraztuko duten ezagutzak eta metodologiak transferitzea eskatzen du. Askotan, proiektuen baitan gauzatzen da, baina, beste egoera batzuetan, prestakuntza-saio edo prestakuntza-plan osoak in-company eta in-family behar izaten dira.

OTEIC Taldeak diseinatutako metodologia propioaren arabera, neurrira egindako prestakuntza-proiektu ugari egiten ditugu enpresetan, enpresa-familietan, kontseiluetan, erakundeetan eta unibertsitateetan.

ZURE ERAKUNDERAKO PRESTAKUNTZARIK ONENA

Prestakuntza-arlo garrantzitsuenak

Gobernu- eta Zuzendaritza-Organoak
Berrikuntza
Finantzak
Industria-Kudeaketa, Erosketak eta Logistika
Merkatuen eta Bezeroen Kudeaketa
Estrategia eta Corporatea
Pertsonen Kudeaketa eta Antolakuntza-Egiturak
Kudeaketa- eta Informazio-Sistemak
Soft-Skills eta Kudeaketa Pertsonalaren Pptimizazioa
Legala eta Famili-Enpresa

Gure prestakuntza-katalogoa jaso nahi duzu?

Neurrirako prestakuntza

Zure esanetara gaude zure taldeen neurrira egindako prestakuntza-esperientziak sortzeko, prestakuntza-plan osoak sortuz edo dagoeneko duzun prestakuntza-planean saio zehatzak txertatuz. Gure prestakuntzak leku egokienean ematen ditugu, bai zure instalazioetan (in-company edo in-family prestakuntza), bai gure bulegoetako prestakuntza-geletan, bai horrelako jardunaldiak ematen ditugun beste leku inspiratzaileetan.

Gainera, prestakuntza-diagnostikoak egiten ditugu, eta modu erraz eta parte-hartzailean detektatzen ditugu erakundearen, taldearen edo familia-taldearen prestakuntza-beharrak. Hainbat metodo erabiliz, hala nola bilera pertsonalak, talde-dinamikak edo online galdetegiak, prestakuntza-eskaerak, arlo bakoitzeko ezagutza-mailak eta egon daitezkeen bertaratuen lehentasunezko formatu edo ordutegiak aztertzen ditugu. Horrela, neurrira egindako prestakuntza-proposamenak sortuko dira.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN