Proiektuak
OTEIC-en arlo espezializatuak ditugu zure proiektuen beharren araberako aholkularitza eta zerbitzu espezifikoak eskaintzeko. Estrategia, ingeniaritza, ekonomia, pertsonen kudeaketa edo arlo juridikoko profesionalen esperientzia eta aholkularitza behar duten erronka horizontaletan ere laguntzen dugu.
Proiektu oro hasten da beti ondo ezagutzen aholkatutako erakundearen errealitatea, kultura eta hura osatzen duten pertsonak; beraz, hasieratik funtsezkoa da gure bezeroen eta aholkularien arteko elkarreragina eta konfiantza.
Gainera, OTEIC-en erabateko garrantzia ematen diegu ekintza eta ezarpenari, proiektua eraldaketa arrakastatsu batean bilakatzeko. Praktikotasuna eta hurbiltasuna funtsezkoak dira 1966az geroztik gure lan profesionaletan.
Ezagutu jarraian adituak garen enpresa-aholkularitzako proiektu mota nagusiak.

